Testuingurua
Ortzuri, gatz au ta beste eskutxu orretan artzan, Ortzuri, ondar au.
BIGARREN ELIAK, - (Poliren aldekoak) ¡Jajajajaja! eztitek orrela neskatxak oyu egiten.
MAKOL, - Orain linaya ta gero buruntzia.
1ampdeg;, EL, - (39?) Artzan, Ortzuri linai au eta artzan buruntzi au ta biok gorde itzan ongi (Poliren aldekoak ito-bearrik parrez).
Ik orain, Ortzuri.
MAKOL, - (Ezkuetan, batean lurra, bestean karea; besoen gaiñean adar lodi bat eta buruan ostozko buruntzi-antzeko zerbait dituela ta gora begira): ¡Aaup, aaup! (Zintzurra garbi beza) (41).
Eguzkiak udan majo berotzen dik (Parre Poliren aldekoak) ta ezin diat gau illun beltzez deusik ikusi (Parre berriz ere); ongi etorria, amona gorria.
(Parrez itotzen-besteak) lalara lala (41), lalara lala (Txistuka Politarrak) lalara laaaaaa laralara.
OROK, - (Igesi Makoliñi) (7) Biragolaria dator.
(Makoliñek ere opagayak jaurtiki ta iges begi).
MINZORROTZEK, - (Antxintxika sarturik) Aurrak ¿nun dira Laitiz ta ayek? (40) (Zerrailla-begitik so egin apur baten ta izurik bezela igesi bijoa).
BOSKARREN AGERRALDIA.
IRUGARRENEKO AGERLAGUNAK; MUTIKOAK EZ GEROXEAGORARTE.
(Irten bitez ezkonberriak eta lagunak elizatxotik).
NESKATXA GUZTIAK, - Ortzuri: (40) zorionaren ezaugarritzat tori pitxi-loretxo auek; berok bezela ire zorion au ezpite, ordea, tximelkorra izan. (Ortzuri oso gogamentsu bego isillik).
LAITIZEK, - (Ortzuriri) Emazte maite ¿eztiotsen iztxo bat ere? (37) (Neskatxai) Nere emazte ta nere izenean esker gozoak biotzez dizkizutet.
NESKATXAK, - Atsegin andi degu ezkonberrien lagun izanez eta murko-loretxoz inguratuz kale lorerik ederren au (Mutikoak banan betoz).
LAIT, - (Gizonai) Biotz andiko lankide maite itxas-garailari oyentzat eskerrak.